Ingeleseko udalekuak

8-14 urte bitarteko gazteenentzat

2026KO EGONALDIETARAKO INSKRIPZIOAK ZABALIK!

Ingeleseko udalekuak

8-14 urte bitarteko gazteenentzat

2026KO EGONALDIETARAKO INSKRIPZIOAK ZABALIK!

Ekintzak eta Irteerak

Ingeles ikastaroa eta egoitzan ostatu hartzea

STEPek ingeleseko egoitza-programa hau diseinatu du 8-14 urte bitarteko gazteenentzat. Ingeleseko ikastaro bat eta jarduera-programa zabal eta askotarikoa uztartzen ditu. Jarduera horietan, ingelesa da komunikatzeko hizkuntza bakarra bakarra, gainera irakasle eta begiraleen taldeko gehienak natiboak izango dira.

Ikastetxeak jarduera gelak, ikasgelak, ordenagailu gelak, jantokiak, kanpoko kirol guenak, igerilekua, futbol zelaia, errugbi zelaia, frontoia, saskibaloi kantxak eta lorategi ugari ditu.

Kurtsoaren ezaugarriak

Ikastetxea

Tarazonako erdialdetik 10 minutura kokatuta dago eta jarduera-gelak, ikasgelak, ordenagailu gela, jantokiak, kanpoko kirol guneak, igerilekua, futbol zelaia, errugbi zelaia, frontoia, saskibaloi kantxak eta lorategi ugari ditu.

Ostatu hartzea

Ikastetxeko egoitzan, mantenu osoko erregimenean: gosaria, bazkaria, askaria eta afaria. Bainugela pribatua duten lau pertsonako logelak, sexu bereko eta adin beretsuko ikasleek partekatzen dituztenak. Irakasle eta monitore taldeak ere egoitzan hartzen du ostatu, eta gauero heldu batek korridoreetan gainbegiratu eta lo egiten du. Gelak eta eremu komunak egunero garbitzen dira, baina ikasleek ohea egin behar dute eta gela ordenatuta eduki.

Ingeles ikastaroa

Ikastaroak astean 5 egunetan ematen ditu eskolak eta egunean 5 eskola ditu (2 ordu gramatikan, 2 ordu komunikazioan eta ordubete proiektuan) maila homogeneoko taldeetan. Hainbat mailatan ematen dira, hasiberrietatik hasi eta aurre-aurreratuetaraino, gela bakoitzeko batez beste 15 ikaslerekin.

Ahozko ulermenaren eta adierazpenaren hobekuntza jorratzen da uneoro. Egunero ingelesa komunikabide bakar gisa erabiltzea sustatzen da.
El equipo docente y de monitores está formado por profesionales nativos y no nativos titulados en inglés. Cada clase cuenta con un tutor y un profesor de comunicación. Al finalizar el curso, cada estudiante recibe un diploma acreditativo y los padres reciben un informe de progreso individualizado.

Ekintzak

Kirol jarduerak daude (baseball, saskibaloia, errugbia, futbola, igeriketa, mini-olinpiadak), eskulanak, jokoak eta hirira irteera gainbegiratuak. Afariaren ondoren egiten diren jardueretako batzuk hauek dira: “treasure hunt”, “fashion show”, “cluedo”, “international battle”, diskoa, “medieval war” eta abar.

Irteerak

Horrez gain, egun osoko txangoak egiten dira, besteak beste, Ebro ibaian piraguismoa egitea. Ikasleek naturan murgilduta abenturaz gozatuko dute eta/edo Larderoko (Errioxa) igerilekuetara irteera egingo dute. Eremu horretan txirristak, parkeak eta jolas-eremuak egongo dira, eta egun ahaztezina igaroko dute ingurune seguru batean.

Bidaia

Bidaia autobuses egingo da Bilbotik.

* Beste herrietatik irteerak kontsulta itzazu

Tarazona

8-14 urtekoentzat ingeles barnetegia

Gure programa Tarazonako seminarioan egiten da, Zaragozako probintzian. Tarazona hiri txiki eta lasaia da, galtzada-harrizko kaleak, katedral ederra eta museoa dituen hirigune historikoa gordetzen dituena. Eremu geografiko ezin hobean dago, Moncayotik oso gertu, eta klima ezin hobea du. Hiri barruan eta inguruko herri eta hirietan bisita interesgarriak egiteko aukera ematen du.

Datak eta prezioak

Prezioaren barne deskribatutako programa, aseguru-medikua, istripuena eta errospontsabilitate zibilekoa eta bidaia Bilbotik.

Uztaila

5atik 12ra

780 €

Uztaila

12tik 18ra

780 €

Abustua

3tik 9ra

750 €

Ekaina-Uztaila

26tik 5era

970 €

Uztaila

5atik 18ra

1270 €

Uztaila

18tik 30era

1270 €

Aurreinskripzioa online

Bete ezazu aurreinskripzioa online eta erreserbatu zure hizkuntza ikastaroa

Eskatutako ezaugarriak

Ikasleen bizipenak

Ingeles ikastaroa eta egoitzan ostatu hartzea

Ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi duzu?

Telefonoa

Kokapena

C/ Rodríguez Arias, 23 – 5ºpiso, Dpto. 5
48011 Bilbao